Familientzako argazkigintza tailerra eskainiko du Barikupasa ekimenak

Argazkia: DZoom.

Gabonetako etenaldiaren ostean, barikuan bueltatuko da Barikupasa ekimena Galdakaora. Hitzorduan haurrei zuzendutako argazkigintza saioa eskainiko du Click eta Click elkarteak.

Haur eta helduen arteko harremanaren hizkuntza praktikak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko helburuz, Barikupasa ekimenak urteko lehen saioa antolatuko du barikuan, urtarrilak 30.

Kurtzeko plazan izango da 17:15ean eta hitzorduan Click eta Click elkarteak argazkigintza tailerra eskainiko du, «haurrei hizkuntza bisualarekin lehen harreman hurbil eta eskuragarria eskaintzeko helburuz».

Horretarako, jolasaren, esperimentazioaren eta sormenaren bidez jorratuko da gaia, txikienen artean diziplina horrenganako interesa eta zaletasuna pizteko asmoz.

Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea webgune bitartez eta familiek ez dute kamerarik eraman beharko.

Ekimena Click eta Click elkarteak 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikastarotik sortu da, BINKEk jaso zuen moduan.

situs togel

situs toto