Urtzi Otaegik Bizkaiko Belenisten Elkartearen txapelketa irabazi du

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Bizkaiko Belenisten Elkarteak Gabonetako jaiotzen txapelketa antolatu du aurten ere eta Urtzi Otaegi galdakoztarrak irabazi du etxeko belenen lehen saria, 18 urtetik beherakoak diren eta aldez aurretik sarituak izan direnen kategorian.

Gabonetako jaiotzen zale amorratua da Urtzi Otaegi galdakoztarra. Iaz, 12 urterekin, Bizkaiko Belenisten Elkarteak urtero antolatu ohi duen lehiaketa irabazi zuen, eta aurten lehen saria lortu du berriz.

Kasu honetan 18 urtetik beherakoak diren eta aldez aurretik sarituak izan direnen kategorian lehiatu du Otaegik, eta irabazlea izan da.

Galdakoztarrak Bilbon antolatutako ekitaldian jaso zuen saria, eta bertan Jesus Uresandi elkarteko presidenteak gaztearen lana goraipatu zuen. Zehazki, azken urte honetan jaiotza eraikitzeko eta muntatzeko moduan izan duen bilakaera «oso positiboa» izan dela azpimarratu zuen.

Otaegiri Gabonetako jaiotzen piezak eskuz sortzea gustatzen zaio. «Txikitan buztinarekin eta kartoiarekin egiten nituen belenak eta orain kortsoa eta 3D impresora erabiltzen ditut», aitortu zuen gazteak BINKEri eskainitako elkarrizketan.


situs togel

situs toto