Galdakao eta Bilbo arteko bidegorria eskatzeko martxaren urteko lehena, zapatuan

Argazkia: Biziz Bizi elkartea.

Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XLIV. edizioa antolatu du Biziz Bizi elkarteak zapaturako, urtarrilak 31. Urteko lehena izango da, eta 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.

Ohi duenez, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du urtarrileko azken zapatuan, hau da, urtarrilaren 31n.

Urteko lehen martxa izango da, eta ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.

«2026, lau urteko ibilaldiak, hilero, eta instituzioak guri jaramonik egin gabe. Hau izango al da konponbidearen urtea? Bidegorria behar dugu!
Zure laguntzarekin lor dezakegu. Zatoz gurekin. Ez zara damutuko!», adierazi du elkarteak.



situs togel

situs toto