Barrez lehertzera gonbidatuko du Pepe Viyuela artista ezagunak Galdakaon. Aktoreak Encerrona clown ikuskizuna eskainiko du barikuan, otsailak 6, Torrezabal Kultur Etxean.
Urtarriletik ekainera bitarte 22 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak, BINKEk jaso zuen moduan.
Programa horren baitan, diziplina ezberdinetako artistak igaroko dira Galdakaotik eta barikuan, otsailak 6, Pepe Viyuela artista ezagunak Encerrona clown ikuskizuna eskainiko du.
«Clown bat, pailazo baldar bat, barrez lehertzera eramango gaitu, baina samurtasuna eta beldur pixka bat ere emango dizkigu. Aparteko antzezpenak hasierako klaustrofobia eraldatuko du eta absurdo eta festa, delirio eta ezusteko unibertso bihurtuko du», adierazi du Udalak lanaren inguruan.
Saioa 20:00etan izango da, eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




