Otsailarekin batera mozorroak ateratzeko ordua helduko da, eta urtero moduan Zizpa Gazte Konpartsak jai berezia egingo du Galdakaon inauteriak ospatzeko. Otsailaren 14an izango da, eta besteak beste, herri kirolak, playbacka eta afaria eskainiko dituzte.
Kolore eta jai giroa helduko dira Galdakaora hurrengo asteburuan inauteriekin batera. Zizpa Gazte Konpartsak hauek ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du aurten ere, kasu honetan otsailaren 14an.
Horren baitan mozorroak erakusteko, afaltzeko eta musikaz gozatzeko tartea izango da, udaletxeko plazan. Hemen batu dugu egitarau osoa:
12:00 Herri kirol bereziak
13:30 Perejilek folklore taldea, Santi Brouard enparantzatik
18:00 Gazte eta helduen playback txapelketa
21:00 Gazte afaria
22:30 Mozorro lehiaketaren finala+sari banaketa
23:30 Dj Gork+Desi eta Presi
Herri kiroletan 4-5 pertsonako taldeek parte hartuko dute, eta izen-ematea egunean bertan edo aurretik 688680840 idatziz egin daiteke. Afarirako tiketak aldiz, Zurrut edo Oñarte tabernan lortu daitezke.




