Arratiako koruak Usansolon eta Galdakaon kantatuko du Santa Ageda bezperan

Argazkia: Arratiako korua.

Eskualdeko kaleak igaroko ditu bihar Arratiako koruak Santa Agedako koplak kantatuz, eta gure herrietan izango da ere. Garazi Navas usansolotarrak zuzendutako korua goizean igaroko da Usansolotik eta Galdakaotik aldiz, iluntzean.

Arratiako koruak 75 urte bete ditu Santa Agedaren omenezko koplak abesten, eta aurten ere eskualdeko kaleetara irtengo da.

Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezperan, 14 orduz egongo da kantuan eta guztira 40 geldialdi egingo ditu. Koruaren lehenengo kantak 07:45ean entzungo dira, Areatzako parrokian egingo den mezan.

Ostean, eskualdetik ibilbidea hasiko du eta Usansolotik 10:15ean inguru igaroko da. Egunean zehar beste hainbat herritan izan ostean— tartean Bilbon— Galdakaon kantatuko du ere koruak iluntzean, 21:00ak aldera.

Santa Agedari abestuko dion Arratiako koruak 50 pertsona inguruk osatuko dute eta Garazi Navas musikari usansolotarra da zuzendaria.



situs togel

situs toto