Emakume zientzialarien lana ezagutzera emango dute Galdakaoko saltokiek

Argazkia: Irati Alonso García.

Galdakaok Emakume zientzialariak kanpaina abiatu du lehen aldiz herriko saltokietan. Horren baitan, zientzian emakumeek duten garrantzia herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, herriko 14 establezimenduk euren erakusleihoak gai horren harira apaindu dituzte.

Zientziaren historian eta gaur egungo ikerketan emakumeek izan duten eta duten garrantzia herritarrengana hurbildu nahi du Galdakaok, eta horretarako Emakume zientzialariak kanpaina jarri du martxan.

Horren baitan, herriko 14 establezimenduk euren erakusleihoak gai horren harira apaindu dituzte. Ekimena Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna otsailaren 11n dela eta antolatu du Udalak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, eta egun horretara arte izango da ikusgai herriko dendetan.

Hurrengoak dira kanpainaren bidez ezagutaraziko diren emakume zientzialariak:

  • Lourdes Herrasti Erlogorri, historialaria eta antropologoa
  • Jane Goodall, primatologoa
  • Mari Luz Guenaga Gomez, informatika ingeniaria
  • Ola Arafat, farmazialaria eta ekintzailea
  • Marie Anne Gillain Boivin, emagina eta asmatzailea
  • Yásnaya Aguilar Gil, hizkuntzalaria
  • Elisabeth Rasekoala, kimika ingeniaria
  • Amaia Ortiz Barredo, fitopatologoa
  • Ruby Payne-Scott, matematikaria
  • Rebecca Lee Crumpler, medikua
  • Olatz Ortega Vidales, ekotoxikologoa

Saltokietako informazioaz gain, ginkana publikoa ere jarri da martxan. Jolastu ahal izateko, parte hartu nahi dutenek ActionBound aplikazioa deskargatu beharko dute euren mugikorretan, eta saltokietako erakusleihoetan aurkituko dituzten QR kodeak eskaneatu. Saltokiz saltoki, emakume protagonisten inguruko galderei erantzunez osatuko dute herritarrek ginkana.

situs togel

situs toto