Santa Ageda bezperaz, Galdakaoko ikasleek kantuz eta makil kolpez bete dute goiza. Udaletxetik ere pasa dira ikastetxeetako taldeak, eta BINKEk Gandasegiko, Bengoetxeko eta Eguzkibegi Ikastolako nagusienak aurkitu ditu kantuan. Hemen horren lekuko diren 47 argazki!
Santa Ageda bezpera dugu gaur, eta 10:00etan hasita, Urreta, Gandasegi, Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegi ikastetxeetako 1.100 ikasle kalez kale aritu dira goiz osoz kantari, lurra esnatu eta udaberrirako prestatu gaitezan.
BINKEk udaletxeko plazan aurkitu ditu, txandaka, Gandasegiko, Bengoetxeko eta Eguzkibegi Ikastolako nagusienak kantuan.
Talde bakoitzak Santa Ageda zenari abesti bat edo bi kantatu dizkio udaletxe aurrean, taldeko argazkia atera dute segidan eta Udalak txokolate beroa banatu du ikasle guztien artean, eskoletara itzuli aurretik.
Hementxe aipatutako hiru ikastetxeetako ikasleen 47 argazki:



















































