Urtero egin ohi duenez, Kanporamartxo irteera antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak domekan, otsailak 8. Ganguren tabernatik abiatuko dira 09:00etan eta ibilbide luzea edo laburra egiteko aukera eskainiko zaie parte-hartzaileei.
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Kanporamartxo irteera antolatuko du. Kasu honetan domekan, otsailak 8, izango da eta goiz osoko egitaraua eskainiko du.
Ganguren tabernatik abiatuko dira 09:00etan, eta guztira 10 kilometroko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, Zugutzun amaituz.
Ibilbide laburra egiteko aukera eskainiko dute ere antolatzaileek, 8 kilometrokoa.
Irteerarako izen-ematea doakoa da, baina beharrezkoa da aurretik egitea gangurenmt@gmail.com.




