Galdakaoko Da Capo Musika Bandak emanaldi berezia eskainiko du domekan, otsailak 8. Martina pailazoarekin batera arituko da, eta musika eta umorea batuko dituen saioa eskainiko dute.
Kontzertu berezia eskainiko du Galdakaoko Da Capo Musika Bandak asteburuan. Banda Martina pailazoarekin batera arituko da Torrezabal Kultur Etxean domekan, otsailak 8.
Artistek umorea eta musika batuko dituzte emanaldian. «Martina pailazoak amets egiten du bandako musikari bat izango dela, eta doinu nostalgikoen eta alaitasunez betetako pasarteen artean, parte hartzeko modua bilatuko du. Baina bere ahaleginak ez dira beti espero bezala aterako! Barre eta melodiak bitartez, publikoak esperientzia dibertigarria aurkituko du, familiartean goza dezan», adierazi dute saioaren laburpenean.
Emanaldia 13:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabaleko leihatilan eta ohiko webgunean.




