Ander Madinak eta Eneko Nevenek zilarrezko dominak lortu zituzten Espainiako Igeriketa Txapelketan

Argazkia: Galdakao Igeriketa Taldea.

Galdakao Igeriketa Taldeak pasa den asteburuan Castellonen antolatu zen Espainiako Neguko Igeriketa Txapelketan parte hartu zuen. Bertan, Ander Madina eta Eneko Neven kideek zilarrezko dominak lortu zituzten.

Pasa den asteburuan Espainiako Neguko Igeriketa Txapelketa antolatu zen Castellonen eta ehunka igerilari batu zituen lehiaketak.

Besteak beste, Galdakao Igeriketa Taldeak parte hartu zuen txapelketan eta taldeko kideek emaitza onak lortu zituzten hitzorduan.

Zehazki, Ander Madinak eta Eneko Nevenek zilarrezko dominak lortu zituzten, 50 metro krol eta 100 metro bularrean, hurrenez hurren.

situs togel

situs toto