Altsasurekin egindako senidetzari keinu egingo dio Galdakaok aurten inauterietan. Horretarako, Udalak eta herriko taldeek hamaika ekintza antolatu dituzte barikutik otsailaren 18ra bitarte. Hemen batu du BINKEk egitarau osoa eta baita deskargatzeko aukera ere.
Galdakaok inauteriak ospatuko ditu aurten ere eta ohi denez, Udalak eta herriko taldeek hamaika ekintza antolatu dituzte horretarako. Barikuan, otsailak 13 hasiko dira eta hilaren 18 bitarte iraungo dute ospakizunek.
Aurten prestatutako egitarauan, inauterietan oinarritutako Galdakao eta Altsasuren arteko senidetzari keinua egin zaio. Alde batetik, Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko Inauteriak ardatz hartuta kalejira egingo du otsailaren 14an eta, bestetik, inauterien irudiaren diseinuak bi herrien arteko lotura islatzen du, euren arteko senidetzearen espiritua «modu xumean irudikatuz».
Kalejiraz gain, dantza, musika eta mozorroentzako tartea izango da Galdakaoko inauterietan. Hemen batu dugu programa osoa, eta baita deskargatzeko aukera:

Otsailak 13, barikua
Ikastetxeen desfilea hiri erdigunean:
09:20 Eguzkibegi: Juan Bautista Uriarte, Zamakoa eta Muguru kaleetatik. Amaierako festa Agirre Lehendakariaren plazan
10:00 Urreta eskola: Bizkai kalean zehar. Amaierako festa Urreta eskolan
11:15 Gandasegi: Juan Bautista Uriarte, Zamakoa eta Muguru kaleetatik. Amaierako festa Iturrondo plazan.
17:00 Umeentzako tailerrak, Kurtzeko plazan
17:30 Jolasak, aurpegi margoketa eta gynkana, Aperribaiko frontoian
18:00 Aratusteak koko-dantza Andra Mari Txikien dantza, Iturrondo plazan, Andra Mari dantza taldeak antolatuta
18:30 Mozorro desfilea, Aperribain
19:00 Mozorro desfilea Plazakoetxetik abiatuta, Ad Libitum Txistu Banda eta Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleak, Taupadak Dantza Eskola eta herriko kuadrillak (otsailaren 6tik 11ra izen ematea, Torrezabal Kultur Etxeko 2. solairuan edo 944 010 528 telefonora deituta). Bukatzean, Mozollokerren aurkezpena, Kurtzeko plaza
19:00 Talo salmenta, Santi Brouard enparantzan
19:30 Txokolatada, musika eta photocall-a, Aperribaiko frontoian
20:15 Goizuetako Zaragi-Dantza eta Baztaneko Sagar-Dantzak, Santi Brouard enparantzatik abiatuta, kalez kale, Andra Mari dantza taldeak antolatuta
Otsailak 14, zapatua
12:00 Herri kirolak, Santi Brouard plazan
13:30 Kale animazioa Perejilek taldearekin, Santi Brouard enparantzatik abiatuta
17:00 Gazte eta helduen playback txapelketa, Kurtzeko plazan (Gaia: talde kirolak
19:30 Altsasuko inauteriak kalez kale Andra Mari Dantza Taldearekin: Udaletxea, Bizkai kalea, Muguru, Zamakoa eta Santi Brouard enparantza
20:00 Lekittoko deabruak kale animazioa: Nafarroa kalea, Juan Bautista Uriarte, Santi Brouard enparantza, Ardantza parkea eta Iturrondo plaz
21:00 Herri afaria Kurtzeko plazan. Zizpa Gazte Konpartsaren eskutik (zizpagaztekonpartsa@gmail.com)
23:00 Dj Gork, DJ Desi eta Presi, Kurtzeko plazan
Otsailak 15, domeka
12:30 Umeentzako Diskopuntx ikuskizuna, Kurtzeko plaza
17:00 Umeentzako jolasak eta txokolatada, Urreta eskolako patioan
Otsailak 16, astelehena
11:30 eta 16:30 Umeentzako tailerrak Kurtzeko plazan, Galdakao Te Ayuda elkartearen eskutik
Otsailak 17, martitzena
17:30 Gospel kontzertua Blue Velvet Gospel Singers taldearen eskutik, Kurtzeko plaza
19:00 Mozollokerren epaiketa eta erretzea, eta Da Capo Musika Bandaren emanaldia, Kurtzeko plazan
Otsailak 18, eguaztena
11:00 Nagusien egoitzetako inauteri desfilea, Victor Anaia kalean zehar. Ostean, nagusien egoitzekoentzat hamaiketakoa eta inauteri jolasak, Zugutzuko parkinean




