Oier Ibarretxek brontzezko domina lortu du BOXAM International txapelketan

Argazkia: Basque Team.

BOXAM International txapelketa antolatu zen asteburuan Alacanten eta 300 boxeolari baino gehiagok parte hartu zuen hitzorduan, tartean Oier Ibarretxek. Galdakoztarrak brontzezko domina lortu zuen, hiru borrokaldi egin ondoren.

Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak ibilbide arrakastatsuarekin jarraitzen du. Martxoaren 14an profesional bilakatuko da, BINKEk jaso zuen moduan, eta hori baino lehen txapelketetan parte hartzen jarraitzen du.

Asteburuan BOXAM International txapelketa antolatu zen Alacanten eta bertan parte hartu zuen Basque Teameko kirolariak, beste 300 boxeolarirekin batera.

Galdakoztarrak brontzezko domina lortu zuen bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra. 

situs togel

situs toto