Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da otsailaren 11n eta horren harira, Emakumea eta neskatoa zientzian solasaldia antolatu du Mairi Emakume Feminista Batzak. Gaur izango da, Torrezabal Kultur Etxean.
Eguaztenean, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da, lema honekin: Adimen artifizialaren, gizarte-zientzien, STEMen eta finantza-sistemaren arteko sinergiak aprobetxatzea: etorkizun inklusiboa eraikitzea emakumeentzat eta neskentzat.
Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak bat egingo du hitzorduarekin, eta solasaldi-tailer bat antolatu du horretarako.
Taldeak Emakumea eta neskatoa zientzian saioa eskainiko du gaur, otsailak 13, Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan.




