Bertan behera geratu da Katixa Agirrek gaur Galdakaon eskaini behar zuen solasaldia

Argazkia: Berria.

Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Katixa Agirrerekin solasaldia antolatu zuen gaurko, Barne zerbitzuak liburua aztertzeko. Hitzordua ordea, bertan behera geratu da, eta hemen batu ditugu arrazoiak.

Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak urteko bigarren saioa antolatuta zuen gaurko, otsailak 9. Hitzordua Peña Santa Cruzen prestatuta zegoen, baina bertan behera geratu da.

Bertan, Katixa Agirreren Barne zerbitzuak liburua aztertzeko asmoa zuen taldeak, baina idazlea gaixorik dagoela jakinarazi dio Leiduk BINKEri, eta saioa bertan behera geratu dela iragarri dio.

Hala ere, taldea bera geratu egingo da, liburuaren inguruan aritzeko, idazlearen solasaldirik gabe bada ere.

Agirreren azken liburua 1937-1943 urteetan oinarrituta dago eta misteriozko thrillerraren teknikaz osatuta dago, «irakurleari keinu egiten dioten hainbat jolasez aberastua».


situs togel

situs toto