Elexaldeko ikasleek sortutako historiaurreko museoa, ikusgai Torrezabalen

Argazkia: Elexalde BHI.

Elexalde BHIko DBH 1. mailako ikasleek historiaurreko aztarna-errepliken museoa sortu dute, eta ikusgai jarri dute Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan. Irakaskuntza-metodologia berri batetik eratorritako lana da.

Historiaurreko aztarna-erreplikak batzen dituen museoa sortu dute Elexalde BHIko DBH 1. mailako ikasleek, eta Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan jarri dute ikusgai.

Proiektua irakaskuntza-metodologia berri batetik eratorritako lana da, Elexaldetik BINKEri azaldu diotenez.

Gandasegiko ikasleek, Andra Mari LHko ZIG gelakoek eta familiek museoa bisitatu dute dagoeneko, eta ateak irekita egongo dira bihar arte galdakoztar guztientzat.

situs togel

situs toto