Eguzkibegiko ikasleekin solasaldia izan du Iñigo Arriandiaga alkateak

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Iñigo Arriandiaga alkatearekin batu ziren Eguzkibegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 17 ikasle otsailaren 10ean. Senegalgo herri bateko egoerarekin konparatzeko informazioa biltzera joan ziren udaletxera.

Eguzkibegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 17 ikaslek Galdakaoko Udalera bisita egin zuten otsailaren 10ean. Bertan, Iñigo Arriandiaga Hernando alkateak harrera egin zien, eta ondoren osoko bilkuren aretora joan ziren, Udalaren eguneroko jarduna bertatik bertara ezagutzeko.

Ikasleek euren bisitaren helburua azaldu diote alkateari: Galdakaoko errealitatetik abiatuta, munduko beste toki batzuekin alderaketa egitea, bizimodu eta egoera ezberdinak ulertzeko asmoz. Izan ere, azken urteotan ohikoa bihurtu den moduan, ikasleak lanketa berezi bat egiten ari dira ikasturtean zehar, Afrikako herrialde batek eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuak aztertuz.

Zehazki, Senegalgo herri bateko egoerarekin konparatzeko informazioa biltzera joan ziren udaletxera eta, gai askoren inguruan aritu ziren ikasleak alkatearekin batera: uraren erabilera, garraioa, gizarte laguntzak, ingurumena, kutsadura, hondakinen kudeaketa, kirol azpiegiturak eta etxebizitza duina, besteak beste.

Alkateak, ikasleen galderei erantzunez, Galdakaon eskaintzen diren oinarrizko zerbitzuei buruzko azalpenak eman zizkien, eta horrela ikasleek tokiko erakundeen eginkizuna eta zerbitzu publikoek komunitatearen bizi kalitatean duten garrantzia hobeto ulertzeko aukera izan zuten.

Bi ordu inguruko bisitaren ondoren, jasotako informazioarekin txostena osatuko dute ikasleek.

situs togel

situs toto