Galdakaoko Zainduz programak familia zaintzaileentzako talde saioak eta ibilbide osasuntsuak eskainiko ditu. Hemen batu ditugu jardueren xehetasunak.
Galdakaoko Udalak Galdakao Zeugaz aurkeztu zuen azaroan, — Agirre Lehendakaria Centerekin eta herriko hainbat eragileekin elkarlanean— herriko Foro Soziosanitariotik eratorritako eta lanketa komunitarioa oinarri daukan proiektu aitzindaria.
Horren testuinguruan kokatzen da Zainduz programa, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzat zuzenduta dagoena. Ekimen horrek hainbat jarduera antolatu ditu dagoeneko, oinarrizko erizaintzako zainketei buruzko tailerrak eta heriotzari buruzko hitzaldiak, besteak beste.
Halaber, bere plangintzaren barne, zaintza modu eraginkorrean egiteko beharrezkoak diren ezagutza eta baliabideen prestakuntza eta informazioa ere eskaintzen ditu.
Horien artean, nabarmentzekoa da zaintzaileei zuzendutako banakako laguntza psikologikoa, euren behar emozionalak modu egokiagoan kudeatzea ahalbidetzen duena. Ildo honetatik, ekintza berriak jarri du martxan programak, data hauetan:
Taldekako laguntza 1
Eguaztenetan, 11:00etatik 12:30eara
Izarra adineko pertsonen zentroan (Bizkai kalea, 1)
Taldekako laguntza 2
Eguenetan, hamabostean behin
10:00etatik 11:30eara
Elkartea adineko pertsonen zentroan (Olabarrietan)
Ibilbide osasuntsuak
Astelehenero, otsailaren 16tik aurrera
15:30etik 17:00etara
4-6 km inguruko ibilaldiak Galdakaoko kale eta parkeetan, Ardanza parketik abiatuta.
Jarduera guztiak doakoak dira eta mendekotasuna duten senitartekoen zaintzaileei zuzenduta daude. Izen ematea zabalik dago eta 944010545 telefonoan egin behar da.




