Jeronimo Lopez geologoa mendizaletasunari buruz arituko da Galdakaon

Argazkia: El Diario Vasco.

Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarraren Batzorde Zientifikoak lau hitzaldi dibulgatiboko zikloa antolatu du otsailetik maiatzera bitarte eta saioetako bat Galdakaon izango da. Jerónimo Lopez geologoak Mendizaletasuna aldaketa betean dagoen mundu batean solasaldia eskainiko du otsailaren 23an.

Mendizaletasunari buruzko lau hitzaldi dibulgatiboko zikloa antolatu du Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarraren Batzorde Zientifikoak, otsailetik maiatzera bitarte.

Saioetako bat Galdakaon antolatuko da otsailaren 23an, eta Jeronimo Lopez geologoak eskainiko du Mendizaletasuna aldaketa betean dagoen mundu batean izenpean.

Klima eta ingurumen aldaketek goi-mendiko inguruneetan eta alpinismoaren praktikan duten eragina aztertuko du adituak. Lopez Geologian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Asturiasko Printzea Saria jaso zuen, esploratzaile polarra da, eta Estatuko lehen alpinista izan zen zortzimilako bat igotzen: Manaslu (8.163 metro), 1975ean.

Hitzordua Torrezabal Kultur Aretoan izango da 19:00etan, eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte.


situs togel

situs toto