Galdakaok 253 udal aparkaleku esleitzeko prozesua hasi du

Argazkia: Google Maps.

Udal aparkalekuetako plazak eskatzeko epea bihartik, otsailak 18, martxoaren 6ra bitarte irekiko du Galdakaoko Udalak. Guztira 253 plaza esleituko dira zozketa publikoan, batzuk alokairuan eta besteak 20 urterako erabilera lagapen gisara.

Galdakaoko Udalak udal aparkalekuak esleitzeko prozesua hasi du. Guztira 253 plaza esleituko dira zozketa publikoan, batzuk alokairuan, eta besteak, 20 urterako erabilera lagapen gisara.

Urtetan hutsik egon ziren udal garajeen erabilera bultzatzeko duela lau urte martxan jarritako sistema berriaren jarraipena da prozedura, Udalak azaldu duenez.

«Aparkaleku horien inguruko azterketa egin zuen Udalak, eta 289 hutsik zeudela ikusi zuen. Aurreko udalek garajeak 40 urterako erabilera lagapen gisa banatzeko aukera soilik aurreikusten zuten eta horregatik zeuden hutsik horrenbeste. Aukera berriak eskaini, eta arrakasta izan zuen aparkalekuak alokairuan banatzeko eskaintzak: ia mila pertsonak eman zuten izana eta zozketa bidez egin zen banaketa. Orain, erabiltzailek partzela alokatuta izan zezaketen lau urteko epemuga igarota, berriro zozkatuko da erabilerarako aukera», adierazi du Udalak.

Oraingoan, alokairuzko aukerari erabilpen lagapen gisakoa ere gehituko zaio, behar mota guztiei erantzuteko. Hau da, alokairuan eskatu ahalko da aparkalekua, gehienez lau urterako eta urteroko alokairua ordainduta, edo bestela, 20 urte ingururako lagapen gisa, prezio osoa ordainduta —20 urterako edo 23 urterako erabilpen lagapenak izango dira, garaje bakoitza 40 urterako banatu zen dataren arabera—.

Bi modalitateak aldi berean izapidetuko dira, eta ibilgailu bakoitzeko aukera bakarra —alokairua edo emakida— eta garaje bakarra hautatu ahal izango dira.

Zehazki, alokairu erregimenean honako plazak eskainiko dira: 19 Iturrondon (3 mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta), 42 Paopan (2 erreserbatuta), 32 Lapurdin (1 erreserbatuta) eta 10 Berezikoetxen.

Alokairuak urtebeteko iraupena izango du, gehienez lau urtera arte automatikoki luzatzeko aukerarekin. Esleipendunek hilean 36 euroko alokairua ordaindu beharko dute, baita jabekideen erkidegoaren gastuak ere. Eskaera egiterakoan garaje bat aukeratu behar da (norbaitek eskaera bat baino gehiago aurkeztuko balu, azken aukeraketa hartuko da kontuan).

Erabilera lagapenaren erregimenari dagokionez ordea, 11 plaza esleituko dira Iturrondon, 86 Paopan (1 mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta), 48 Lapurdin (2 erreserbatuta) eta 5 Berezikoetxen (1 erreserbatuta). Modalitate horretan, esleipendunek aldi bakarrean ordaindu beharko dute prezio osoa esleipen egunean, eta plaza erabiltzeko eskubidea 2046ra arte izango da Iturrondon eta 2049ra arte gainerako aparkalekuetan. Ezarritako prezioak honako hauek dira: 8.815 euro Iturrondon, 12.858 Paopan, 11.432 Lapurdin eta 12.987 Berezikoetxen.

situs togel

situs toto