Juan Bautista Uriarteko bi autobus geltokiak aldi baterako bateratuko dira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko ur hornidura sarearen hobekuntza obrek aurrera jarraitzen dute eta horien ondorioz, Juan Bautista Uriarteko bi autobus geltokiak aldi baterako bateratuko dira bihartik aurrera.

Herritar guztiei zerbitzu «fidagarriagoa eta eraginkorragoa» bermatzeko helburuarekin, Galdakaoko Udalak uraren hornidura sarea hobetzen ari da.

Lanen ondorioz, bihartik aurrera eta hurrengo bi asteetan gutxi gorabehera, beharrezkoa izango da puntu horretan dagoen autobus geltokia aldi baterako lekualdatzea.

Epe horretan, geltokia metro batzuk aurrerago dagoen geralekura eramango da, kale berean 23 eta 27 zenbakien artean dagoenera.

Neurriak Galdabusaren 1. lineari, Bizkaibusen A3631, A3642, A3932, A3930, A3911, A2610 etaA3641 lineei eragingo die, baita herriko zein inguruko beste toki batzuetako ikastetxeetara doazen autobusei ere.

Udalak «herritarren ulermena eskertzen du aldi baterako den eragozpen honen aurrean, eta obra hau udal azpiegituren hobekuntzan aurrera egiten jarraitzeko beharrezkoa dela gogorarazten du».

situs togel

situs toto