Aitana Rodrigo atletak Euskadiko errekorra hautsi du, 60 metrotan

Argazkia: Atlético San Sebastián Atletismo Kluba.

Aitana Rodrigo galdakoztarrak Bizkaiko errekorra hautsi du, 60 metroko lasterketan. Aurreko errekorra duela 40 urtekoa da, Blanca Lacambra gasteiztarrarena.

Pista estaliko Espainiako kluben arteko txapelketa lehiatu zen Valentzian otsailaren 14an, eta bertan parte hartu zuen Aitana Rodrigo —argazkian ezkerrean— galdakoztarrak, Atletico San Sebastian Atletismo Klubarekin.

Atletak Euskadiko errekorra hautsi zuen 60 metroko lasterketan, 7.29ko denbora egin ostean.

Aurreko Euskadiko errekorra 1986koa da, Blanca Lacambra gasteiztarrarena 7.30ko denborarekin.


situs togel

situs toto