Usansoloko udal-jakinarazpenak eskuragarri daude Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan

Herritarren Karpetaren eta Bizkaiko Komunikazioen Puntu Bakarraren arteko integrazioa aktibatu dute. Horri esker, Usansoloko Udalak jakinarazpen elektroniko bat igortzen duenean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko ‘Nire karpeta’ atalean ere kontsultatu ahal izango da hemendik aurrera.

Administrazio elektroniko hurbilago, irisgarriago eta eraginkorrago bat izateko helburuz, Herritarren Karpetaren eta Bizkaiko Komunikazioen Puntu Bakarraren arteko integrazioa aktibatu dute.

Horri esker, hemendik aurrera Usansoloko Udalak jakinarazpen edo komunikazio elektroniko bat igortzen duenean, edo pertsona batek jakinarazpen batera sartu eta hura jaso izanaren egiaztapena egiten duenean, ohiko egoitza elektronikoan ez ezik, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko ‘Nire karpeta’ atalean ere kontsultatu ahal izango da.

Hortaz, berritasuna da, integrazio honi esker, Usansoloko Udaleko jakinarazpenak bi egoitzetan ikusi ahal direla, sarbide erosoago eta zentralizatuagoa eskainiz.

Galdakaoko Udalaren kasuan, aukera hori ez dago oraindik erabilgarri, baina Udalak BINKEri azaldu dionez, Eusko Jaurlaritzarekin lanean ari da, eta prozesua hasi dute Galdakaoko Udalaren jakinarazpenak ‘Nire karpetan’ jaso ahal izateko.

situs togel

situs toto