Heriotzari naturaltasunez aurre egiteko solasaldia, Galdakaon

Argazkia: F. Magdalena.

Maiz saihestu ohi dugun gaia da heriotza, eta horren inguruan «tristura edo dramatismorik gabe libreki hausnartu ahal izateko» topaketa berria antolatu du Galdakaoko Udalaren Zainduz zerbitzuak: Death Cafea. Otsailaren 26an izango da hitzordua, Medina’s tabernan.

Galdakaoko Udaleko Zainduz zerbitzuak jendaurrean gutxitan partekatzen den bati buruz hitz egiteko gunea zabalduko du berriz: heriotza.

Hurrengo Death Cafe saioa otsailaren 26an izango da, 17:30ean. Ohi den bezala, topaketa Medina’s tabernan (Bizkai kalea, 38) izango da, «giro hurbil eta lasaian, elkarrizketa epairik eta dramatismorik gabe egiteko».

Horrelako solasaldiak saihesteko joera duen gizarte honetan, Death Cafeak kontrakoa proposatzen du: beldurrei, zalantzei eta bizipen pertsonalei hitzak jartzea, bizitzaren parte den errealitate bat hobeto ulertzeko.

Hilabete bakoitzeko azken eguenetan egiten diren topaketak ez dira terapia saioak, ezta dolurako laguntza taldeak ere. Aitzitik, «heriotzaren inguruan modu naturalean hausnartu eta kezkak partekatzeko espazioak dira, kafe baten bueltan eta elkarrekiko errespetuan eta konfidentzialtasunean oinarrituta».

Parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea 664323853 telefono zenbakira deituta edo idatzita. Ekintza Galdakao Zeugaz programaren baitan eskainiko da.

situs togel

situs toto