GBGEk 600.000 otordu baino gehiago banatu zituen iaz, familia zaurgarrien artean

Argazkia: GBGE.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak urteko balantzea egin du eta horren arabera, 600.000 otordu baino gehiago banatu zizkien iaz familia zaurgarriei. Guztira, 550.000 eurotik gorako balioa duten elikagaiak berrerabili eta banatu zituzten.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak astero lan egiten du «elikagairik gal ez dadin eta gehien behar duten pertsonengana iritsi dadin». Elkarteak iazko emaitzak ezagutzera eman ditu, eta horien arabera, 600.000 otordu baino gehiago banatu zizkien iaz familia zaurgarriei.

Guztira, 550.000 eurotik gorako balioa duten elikagaiak berrerabili eta banatu zituen, xehetasun hauekin: 240.000 kilo elikagai fresko birbanatu zituen, 24.000 kilo elikagai ez-galkor, hilero 250 familia lagundu zituen, urtean produktu freskoekin 156 banaketa-jardunaldi egin zituen, eta 22.000 elikagai-lote baino gehiago prestatu eta banatu zituen iaz.

«Egindako lana boluntarioen konpromisoari, erakunde laguntzaileei eta komunitate osoari esker posible da. Lan horrek elikagaien xahuketa murrizteaz gain, baliabideak duintasun, laguntza eta egonkortasun bihurtzen ditu ehunka familiarentzat. Aurrera jarraitzen dugu», adierazi dute elkartetik.

situs togel

situs toto