Otsailaren 21ean Espainiako Taekwondo Teknika Txapelketa antolatu zen Sevillan, eta bertan parte hartu zuen Itxaso Hernandezek. Galdakoztarrak brontzezko domina lortu zuen, hirukote kategorian.
Espainiako Taekwondo Teknika Txapelketa lehiatu zen otsailaren 21ean, Sevillan, eta Itxaso Hernandez eta Esther Pomar galdakoztarrek hitzorduan parte hartu zuten.
Hernandezek emaitza bikainak eskuratu zituen, eta brontzezko domina irabazi zuen hirukote kategorian eta bosgarren izan zen banakakoan.
Pomar aldiz, debutaria, ezin izan zen finalera sartu, baina «pozik geratu da bere jardunarekin», Urreta Taewkondo Talde galdakoztarrak jakinarazi duenez.




