Ekozaleak elkarte galdakoztarrak ekitaldia antolatuko du Torrezabalen

Argazkia: Freepik.

Animalien eta ingurumenaren zaintza sustatzen duen Ekozaleak elkarte galdakoztarrak Youth4Act ekitaldia antolatuko du bihar, Galdakaon. Hitzorduan elkartea ezagutzera emango dute, eta Youthpass ziurtagiriak banatuko dituzte gazteen artean.

Iaz jaio zen Ekozaleak elkartea Galdakaon, animalien ongizatean, ingurumenaren zaintzan eta 3R-en —murriztu, berrerabili eta birziklatu— sustapenean oinarritutako gazteen partaidetza.

Ekimenak hezkuntza-jardueren, kontzientziazio-kanpainen eta proiektu iraunkorren bidez, gazteak, ingurunearekin duten harremanean ohitura ekologikoak eta praktika etikoak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzea bilatzen du.

Elkarteak zenbait ekintza burutu zituen iaz, besteak beste, Ekozaleen gazte parte-hartze taldea, Galdakaoko gune desberdinetan zuhaitz landaketa, hondartza garbitzeko kdada, eta animalien ongizateari buruzko solasaldia. Guztira, 15-30 urte bitarteko 60 gazte inguru parte hartu dute proiektuan.

Hain zuzen, urtean zehar egindako lana aurkeztuko du bihar Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean antolatuko duen Yout4Act ekitaldian. Bertan, elkartea ezagutzera emango du eta Yothpass agiriak banatuko ditu.

Agiri hori Europako programen barruan finantziatutako proiektuetan parte hartzearen ondorioz garatutako ikaskuntza ez formala aitortzen duen agiria da.

Saioa 18:00etan izango da, eta lekua hartzeko izena eman daiteke webgune bitartez.

situs togel

situs toto