Usansoloko Udalak WhatsApp kanal berria jarri du martxan, eta aurrekoa itxi du

Argazkia: BINKE.

Orain arte Usansoloko Udalak WhatsApp talde baten bitartez zabaldu ditu informazioa eta jakinarazpen ofizialak, baina talde hori itxi egin du. Horren ordez, WhatsApp kanal berria jarri du martxan, eta herritarrak horretara batu daitezke dagoeneko.

Usansolotarrek Udalarekin harreman estuagoa izateko eta informazio zuzena jasotzeko helburuz, Whatsapp bidezko komunitate informatzailea sortu zuen Usansoloko Udalak iazko apirilean.

Ordutik, informazio interesgarria eta jakinarazpen ofizialak zabaldu ditu talde horren bitartez. Orain ordea, taldea itxi egin du, eta horren ordez sortu berri duen kanal baten bitartez eskainiko du informazioa.

Udalak jakinarazi duenez, herritarrak kanalera batu daitezke dagoeneko esteka honen bitartez.

situs togel

situs toto