Berdintasun eraginkorrean sakontzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Galdakaok

Argazkia: Galdakaoko Udala.

«Emakumeen eta gizonen arteko benetako eta eraginkorra den berdintasunaren aldeko konpromisoan sakontzeko» dirulaguntzak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago, martxoaren 26ra bitarte.

Galdakaoko Udalak dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan «emakumeen eta gizonen arteko benetako eta eraginkorra den berdintasunaren aldeko konpromisoan sakontzeko».

Ekimen honen bitartez, «herria bidezkoagoa izan dadin bultzatzen du, non feminismoa, erantzukizun partekatua eta indarkeria matxistaren aurkako borroka gizarte eta komunitate bizitzaren parte aktiboa diren».

Eskaerak egiteko epea zabalik dago, eta martxoaren 18ra arte egin daiteke Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.

Deialdiak 25.000 euroko gehieneko aurrekontua du eta bi lerro bereizten ditu: bata emakume elkarteei edo elkarte feministei zuzenduta, eta bestea emakumeenak edo feministak ez diren elkarteei zuzenduta, genero berdintasuna integratu eta sustatzen duten proiektuak garatzeko.

Lehenengo lerroaren bidez, 16.000 euro bideratuko dira, alde batetik, emakumeen ahalduntzearekin, feminismoari buruzko prestakuntzarekin, genero rolen trukearekin edo indarkeria matxistaren prebentzio programekin lotutako prestakuntza proiektuak garatzeko.

Eta, beste aldetik, herritarren sentsibilizazioa bultzatzea, genero desberdintasunaren inguruko informazioa ematea, ikuspegi intersekzionaletik emakumeen ahalduntzea sustatzea, indarkeria matxistaren aurka jardutea edo feminismoaren oroimen historikoa berreskuratzea xede duten ekintzak ere lagunduko dira, besteak beste.

Emakumeenak edo feministak ez diren elkarteen berdintasun proiektuak aurrera eramateko 9.000 euro bideratu dira. Kasu honetan, guraso elkarteek, kirol klubek eta kultura elkarteek, besteak beste, garatzen dituzten jardueretan genero berdintasuna integratu eta sustatzen duten proiektu zehatzak lagunduko dira.

Era berean, elkarteko kideen artean zein komunitate osoan kontzientziazio eta hausnarketa guneak sortzea, estereotipoak eta desberdintasunak gainditzeko barne praktikak eta dinamika berriak aztertzea, eta errespetua, erantzukizun partekatua eta berdintasuna sustatzea lagunduko da.

2026an garatutako proiektuak izango dira diruz lagunduko direnak, eta proiektuen kalitate teknikoa, koherentzia, eragin soziala eta ahalmen eraldatzailea izango dira kontuan, baita inklusioa, kontziliazioa eta aniztasunarekiko errespetua sustatzen duten neurriak izatea ere. Laguntzak norgehiagoka erregimenean emango dira, eta helburu bererako jasotako beste diru laguntza edo baliabideekin bateragarriak izango dira.

situs togel

situs toto