Euskal historia garaikideko auzi judizial polemikoenetako bat du oinarri Tanttaka Teatroaren Desobedienteak 18/98 antzezlanak. Domekan, martxoak 1, Galdakaon eskainiko du obra.
Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako Desobedienteak 18/98 antzezlana eskainiko du Tanttaka Teatroak Torrezabal Kultur Etxean domekan, martxoak 1.
Maria Goirizelaiak idatzi du obra, eta doktoretza egin berri duen gazte baten istorioa baliatzen du 18/98 sumarioaz jarduteko. Sumario hori euskal historia garaikideko auzi judizial polemikoenetako bati dagokio.
Taldeak sumario ezagun hura berrirakurri du, bizi izan zutenen ahots eta oroimenetik abiatuta, entzun gabe geratu ziren zalantzak, zauriak eta kontakizunak azaleratuz.
Saioa 19:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




