Itzuliak Galdakaon egingo duen etapa Torrezabalen aurkeztuko da

Argazkia: Eurosport.

Euskal Herriko txirrindularitza lasterketarik ezagunenak, Itzuliak, hasiera eta helmuga Galdakao izango ditu bere 2026ko etapetariko batean. Apirilaren 9an izango da, eta etaparen xehetasunak aurkezteko ekitaldia antolatu dute eguenerako, Torrezabal Kultur Etxean.

Galdakaoko Udalak eta OCETAk —Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketaren elkarte antolatzaileak— hitzarmena sinatu zuten urtarrilaren 9an, eta horren bitartez 2026ko Itzuliaren etapa bat udalerrian hasi eta amaituko da.

Laugarren etapa izango da Galdakaokoa, eta apirilaren 9an lehiatuko da. Elexalden amaituko da etapa eta horren aurretik txirrindulariek %15eko desnibela duen kilometro bat baino gehiagoko igoera egingo dute.

Xehetasun guztiak eguenean aurkeztuko dituzte, horretarako Torrezabal Kultur Etxean 18:00etan antolatuko dute ekitaldian. Herritar guztiei zabalik egongo da ekitaldia eta sarrera librea izango du edukiera bete arte. «Helburua proiektua komunitatean partekatzea da, galdakoztarrentzat egun berezia izango baita datorren apirilaren 9a», adierazi du Udalak.

Aurkezpenean Itzuliaren antolatzaileak, udal ordezkariak, Galdakaoko txirrindulari elkartea eta Galdakaoko etaparen babesleak izango dira, besteak beste, eta Txirrindulari Elkartearen Gelak aurtengo aurkezpena egiteko baliatuko du.

Udalak herritar guztiei ekitaldira joateko gonbitea luzatu die, «Galdakao-Galdakao etapa hurbiletik ezagutzeko eta herritarren artean txirrindularitzarekiko ilusioa partekatzeko aukera paregabea izango baita».

situs togel

situs toto