Martxoaren 27an Usansolotik igaroko den 24. Korrikarako motorrak berotzeko, bihar hasiko dira ospakizun ekitaldiak. Hemen batu ditugu Usansoloko Korrika Kulturalaren jarduera guztiak.
Atharratzetik Bilbora antolatuko da Korrikaren 24. edizioa, martxoaren 19tik 29ra, eta 2.175 kilometro izango ditu guztira. Tartean, Euskal Herriko hainbat txoko igaroko ditu eta Usansolon hilaren 27an izango da, BINKEk jaso zuen moduan.
Egun horren aurretik, zenbait ekintza antolatuko dituzte Usansolon euskararen aldeko ekimenaren harira, eta bihar, martxoak 6, hasiko dira.
Usgalduk irekiko du Korrika Kulturala Usansolon 19:30ean kalejirarekin, eta ondoren bertso-afaria antolatu dute Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Usansoloko Bertso Eskolako kideekin.
Datorren astean aldiz, umeentzako eskulanak eta Txulalai taldearen ikuskizuna izango dira Usansolon. Hemen batu dugu Korrika Kulturalaren egitarau osoa:
Martxoak 6, barikua
19:30 Kalejira Usgaldurekin
21:30 Bertso-afaria Jubilatuen Elkartean
Martxoak 13, barikua
17:00 Umeentzako eskulanak, Unkina plazan
18:00 Txulalai taldearen ikuskizuna, Unkina plazan
Martxoak 26, eguena
11:00 Korrika Txikia, Usansoloko kaleetan zehar
15:00 Dantzatzeko prest, Unkina eskolan
Martxoak 27, barikua
07:33 Korrika Usansolon
08:00 Txokolatada, Unkina plazan





