GaldakaoDantz jaialdiaren edizio berria antolatuko da apirilaren 11n, Torrezabalen. Saiorako sarrerak eskuragai daude dagoeneko.
Euskal Herriko hiri dantzen erakusleiho bihurtuko da Galdakao apirilaren 11n, GaldakaoDantz jaialdiarekin. Torrezabal Kultur Etxeak urtero antolatu ohi den hitzordua hartuko du, eta sarrerak eskuragai daude 5 euroko prezioan Torrezabalen eta ohiko webgunean.
Hitzordua Barakaldon apirilaren 25ean izango den BreakOnStage lehiaketaren finalerako aurreko urratsa da. Galdakaoko jardunaldian zehar, Euskal Herriko hiri dantza talde onenek euren koreografiak eta estilo desberdinak erakutsiko dituzte, bi kategoriatan lehiatuz: junior kategoria –15 urte azpikoentzat, 16:00etan– eta kategoria absolutua– 16 urtetik gorakoentzat, 19:00etan–.
Irabazleek sari ekonomikoak jasoko dituzte eta BreakOnStage jaialdiko final handirako pasea eskuratuko dute.




