ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian. Hori antolatzeko bilera irekia antolatuko dute Galdakaon bihar, martxoak 11.
Euskal Herriko errealitatera egokitutako gutxieneko soldata behar dela azpimarratu dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, eta hori aldarrikatzeko greba orokorra deitu dute.
Martxoaren 17an izango da, eta greba antolatzeko bilera irekia egingo dute Galdakaon bihar, martxoak 11, Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan.
Greban 1.500 euroko gutxieneko soldata, arrakala matxista eta arrazistak murriztea, eta soldata guztiak gorantz bultzatzea eskatuko dute sindikatuek, besteak beste.




