Park modalitateko munduko txapeldun bilakatu da Egoitz Bijueska 15 urterekin, Sao Paulon lehiatu den Munduko Skate Txapelketan. Gaztea Galdakaoko stakeparkean hazi da, besteak beste.
Egoitz Bijueska skater bilbotarra park modalitateko munduko txapeldun bilakatu zen asteburuan, Sao Paulon lehiatu zen Munduko Skate Txapelketan.
15 urteko gazteak azken txanda ikusgarria egin zuen eta Kalani Konig brasildarra gainditu zuen. Guztira, 78.63 puntu eskuratu zituen final laurdenetako lehen txandan, eta 86.93 bigarrenean. Laugarren postua lortuta, aurrera egin zuen txapelketan.
Finalerdiko hirugarren notarik onenarekin sartu zen finalera, eta bigarren txandaren ostean, buruan kokatu zen, 92.28 punturekin.
Maila gorenera heltzeko, Bijueska Zugutzuko skate parkean hazi da, besteak beste, La Kubierta Galdakao Patinaje Kirol Elkarteak ezagutzera eman duenez.
«Egoitz ametsak leku sinpleenean hasten diren adibidea da: auzoko skatepark bat eta patinatzeko gogo handia. Bere historia idazten hasi zen, egunez-egun entrenatuz, erorketa bakoitzetik ikasiz eta parkeko jendearekin saio bakoitza gozatuz», nabarmendu du talde galdakoztarrak.
«Gaur ospatzen dugu guztiokin patinatzera zetorren mutil hori munduko txapeldun izendatu dela Erroman eta São Paulon. Baina izenburuetatik haratago, bidea da benetan inspiratzen duena: skatearekiko iraunkortasuna, pasioa eta maitasuna», adierazi dute La Kubiertatik.





