Onintza Enbeita eta Igor Elortzarekin bertso poteoa antolatu dute Galdakaon

Argazkia: Bertsoa.eus.

Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan, Onintza Enbeita eta Igor Elortzarekin bertso poteoa antolatu dute Galdakaon. Ostean, Jonkassek kontzertua eskainiko du Iturrondon.

Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik Bilbora antolatuko da, martxoaren 19tik 29ra, eta 2.175 kilometro izango ditu guztira. Tartean, Euskal Herriko hainbat txoko igaroko ditu eta Galdakaotik hilaren 27an pasako da, BINKEk jaso zuen moduan.

Egun horretaz gain, zenbait ekintza antolatu dituzte aurreko egunetan, euskararen aldeko ekimena datorrela ospatzeko.

Bihar esaterako, bertso poteoa eskainiko dute Onintza Enbeita eta Igor Elortza bertsolari ezagunekin, 19:00etan Gangurenetik hasita.

Ordu berean Beti Jai fanfarriak herriko kaleak girotuko ditu Iturrondotik hasita, eta 21:00etan aldiz, Jonkassek kontzertua eskainiko du, Iturrondon.

Ekintza guzti horien aurretik, Korrikari lotutako Gurasolagun ekimenaren saio berria antolatuko dute, kasu honetan 17:00etan Gandasegin.


situs togel

situs toto