Biharko greba orokorrak eragina izan dezake Galdakaoko udal zerbitzuetan

Argazkia: Cadena Ser.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorrerako deia egin dute biharko, martxoak 17. Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, grebak eragina izan dezake herriko udal zerbitzuetan.

Bihar, martxoak 17, Hego Euskal Herrian greba orokorra egiteko deialdia egin dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gutxieneko soldataren eskumenak eskuratzea aldarrikatuko da,eta gutxieneko soldata 1.500 eurotan ezartzea da helburua.

Mobilizazioak hainbat sektoretan jarraipen handia izatea aurreikusten da, sektore publikoa barne. Hain zuzen, Galdakaoko Udaleko hainbat langilek deialdiarekin bat egingo dute, baita gobernu taldeko kide batzuk ere, Udalak jakinarazi duenez.

Hori dela eta, grebak zenbait udal zerbitzutan eragina izan dezake, baita Udalak herritarrei eskaintzen dien arretan ere.

situs togel

situs toto