Goizeko piketeen ostean, Galdakaon ere manifestazioa egingo da 17:30ean grebaren harira

Argazkia: ELA sindikatua.

Greba orokorra deitu dute gaurko LA, LAB, Steilas, Hiru, Steilas eta Etxalde sindikatuek, gutxieneko soldata propioaren alde. Galdakaon piketeak egin dituzte goizean, eta arratsalderako ere mobilizazioak deitu dituzte.

Gaur, martxoak 17, greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, gutxieneko soldata propioaren alde.

Galdakaon mobilizazioak izan dira goizean-goizetik, piketeekin, eta arratsaldean manifestazioa deitu dute udaletxetik. 17:30ean hasiko da eta aurretik, 16:30ean, pikete informatiboa egingo dute Juan Bautista Uriarte-Pontzi Zabala bidegurutzean.

Manifestazioaren ondoren ordea, Perejilek folklore taldea arituko da Iturrondon.

situs togel

situs toto