Galdakaok iaz jasotako hizkuntza-eskubideen  inguruko mezuen %83 udal zerbitzuekin lotuta zegoen 

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Hizkuntza-eskubideekin lotutako 12 mezu jaso zituen iaz Hauspotu zerbitzuak. Komunikazioen zergatiaren eta jatorriaren datu gehiago batu ditugu albiste honetan.

Galdaoko Udalak, BAGABIZ euskara elkarteak eta BINKEk Hauspotu ekimena jarri zuten martxan elkarlanean 2023an. Ordutik, hizkuntza-eskubideen inguruko defentsa eta zabalkunde positiboa dira egitasmoaren helburu nagusiak, eta horretan lan egiten dabiltza. 

Iaz hizkuntza-eskubideekin lotutako 12 mezu jaso zituen zerbitzuak, eta horietatik hamarrek izan zuten lotura zuzena gaiarekin —gainerako biak udal zerbitzuekin zerikusia izan zuten baina ez ziren hizkuntza eskubideei buruzkoak, beraz zegokien arloetara bideratu ziren—.

Mezu kopuru horretatik %83 (12tik hamar) udal zerbitzuekin lotuta zegoen, eta gainerakoa aldiz, eremu pribatuarekin. Kexak hamar izan ziren eta hobekuntzarako iradokizunak berriz, bi. 

Eskaerak jasotzeko moduari dagokionez, gehiengoa Hauspotu formularioaren bidez aurkeztu zen (bederatzi), eta gainerakoak posta elektronikoz (bi) eta Behatokiaren bitartez (bat) jaso ziren. 

Mezuak jaso eta bideratu ondoren, komunikazioen %90 ebatzi zituen zerbitzuak. 

Datu guzti horiek kontuan hartu eta Galdakaon euskararen pertzepzio positiboa indartu eta euskararen normalizazioa eguneroko jardunaren erdigunean kokatu nahi du Hauspotuk, herritarren hizkuntza eskubideen inguruko kexa eta iradokizunak bideratzeaz gainera. Zerbitzua erreferentziazko kanal gisa sendotzen ari da, herritarren esku dauden Behatokia eta Elebide aukeren osagarri. 

situs togel

situs toto