Honezkero ibilbidearen erdia egin du Korrikaren 24. edizioak eta Usansolotik barikuan, martxoak 27, igaroko da. Albiste honetan Usansoloko kilometro bakoitzean lekukoa eramango duten taldeak.
Korrikaren 24. edizioa martxoaren 19an hasi zen Atharratzen eta domekan amaituko da Bilbon. Usansolotik martxoaren 27an pasako da, BINKEk jaso zuen moduan.
Usansolora 07:55 inguruan helduko da, Galdakaotik igaro ostean, eta hauek izango dira herrian lekukoa hartuko dituzten taldeak:
- 07:56, Shiade ondoan: U113 Triatloi Taldea
- 07:56, Shiade ondoan: Usansolo Herria
- 07:56, Shiade ondoan: Usansoloko Ospitalea
- 07:56, Shiade ondoan: Usansoloko Ospitalea
- 07:58, Labeako jatetxeen ostean: SD Umore Ona
- 07:58, Labeako jatetxeen ostean: Usansoloko Apario Euskara Taldea
- 07:58, Labeako jatetxeen ostean: Usansoloko Udala
- 07:58, Labeako jatetxeen ostean: Usansoloko Udala
- 07:58, Labeako jatetxeen ostean: Txoribeltz Saskibaloi Taldea
- 08:02, Meatzeta bideko bidegurutze inguruan: Unkina Eskolako Guraso Elkartea
- 08:02, Meatzeta bideko bidegurutze inguruan: Usansoloko Orfeoia
- 08:02, Meatzeta bideko bidegurutze inguruan: Oinarin Dantza Taldea
- 08:02, Meatzeta bideko bidegurutze inguruan: UJABA
- 08:02, Meatzeta bideko bidegurutze inguruan: Lamintxu Gazte Asanblada
- 08:06, Ander Deuna, ikusmen zentroaren inguruan: Izar Gorri eta EH Bildu
- 08:06, Ander Deuna, ikusmen zentroaren inguruan: Burtotza Mendi Taldea
- 08:06, Ander Deuna, ikusmen zentroaren inguruan: Gazteberri Kultur Elkartea
- 08:06, Ander Deuna, ikusmen zentroaren inguruan: Usansoloko Eskupiloto Elkartea
- 08:06, Ander Deuna, ikusmen zentroaren inguruan: Mirari Emakume Taldea
- 08:10, Ibaiondo kale amaieratik gertu: Gorosibaiko Auzo Elkartea
- 08:10, Ibaiondo kale amaieratik gertu: USGALDU taldea
- 08:10, Ibaiondo kale amaieratik gertu: Peña Athletic Usansolo
- 08:10, Ibaiondo kale amaieratik gertu: Geuria Hego Uribeko Komunikabidea




