Bilbo eta Galdakao arteko bidegorri segurua eskatuko dute berriz, bihar

Argazkia: Biziz Bizi elkartea.

Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, martxoak 27. Ibilbidea 11:00etan hasiko da, Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.

Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du Biziz Bizi elkarteak hilabete honetako azken zapatuan, hau da, bihar, martxoak 27.

Martxaren 46. edizioan Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira 11:00etan, eta guztira 25 kilometro egingo dituzte.

Ibaizabal bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatuko dute parte-hartzaileek. «Orain bai, lor daiteke! Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu», adierazi dute elkartetik.


situs togel

situs toto