Galdakaoko udal aparkalekuak esleitzeko zozketa apirilaren 14an izango da

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Udal garajeetako plazak esleitzeko prozesuan behin betiko onartutako pertsonen zerrenda argitaratu du Galdakaoko Udalak. Guztira 253 plaza esleituko dira, eta apirilaren 14an izango da zozketa.

Galdakaoko Udalak udal aparkalekuak esleitzeko prozesua hasi zuen otsailean eta behin eskaerak egiteko epea amaituta, behin betiko onartutako pertsonen zerrenda argitaratu du.

Guztira 253 plaza esleituko dira, eta 1.284 herritarrek aurkeztu dute eskaera, 223 erabilera lagapen modalitatean eta 1.061 alokairu erregimenean. Onartutako eskaerak honela banatzen dira azkenik, garaje eta modalitatearen arabera

Erabilera
Iturrondo: 67 onartu
Lapurdi: 68 onartu
Berezikoetxe: 48 onartu
Paopa: 21 onartu

Alokairua
Iturrondo: 258 onartu
Lapurdi: 322 onartu
Berezikoetxe: 203 onartu
Paopa: 230 onartu

Eskaera kopurua kontuan hartuz, zozketa bitartez esleituko dira plazak, eta apirilaren 14an izango da zozketa, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian.

Prozesua lehenago bukatuta egotea aurreikusten zen, baina eskabideak kudeatzeko sisteman arazoa egon da. Eskaera telematiko bidezko prozedura erabili da lehenengoz prozesu horretan eta aurreikusi gabeko konplikazioa agertu da alegazioak egiteko epearen ondorengo pausoan, eskabideen azken berrikusketan, alegia.  

Azken berrikuspen horretan, baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak ere detektatu dira, erroldatze baldintza betetzen ez duten kasuak hain zuzen. Horregatik, behin betiko zerrenda argitaratu aurretik, egiaztapen lan sakona egin dute udal langileak.

situs togel

situs toto