Galdakaoko ur horniduraren sarea berritzeko lanekin jarraitzen du Udalak eta Juan Bautista Uriarte kaleko goiko zatian egindako lanen ondoren, jarduketa beheko tartera lekualdatu da. Lanek eragina izango dute zati horretako trafikoan.
Herritar guztiei zerbitzu «fidagarriagoa eta eraginkorragoa» bermatzeko helburuarekin, Galdakaoko Udalak uraren hornidura sarea hobetzen ari da.
Juan Bautista Uriarte kaleko goiko zatian egindako lanen ondoren, jarduketa beheko tartera lekualdatuko da laster, herriarentzat funtsezkoa den azpiegitura modernizatzea ahalbidetuko duen proiektuari jarraipena emanez.
Lanek aurrera egin ahala, obrako materialak biltzeko gune berri bat egokitzea beharrezkoa da; orain arte, udaletxearen parean dagoen txandakako aparkalekuan kokatu da gune hori. Hemendik aurrera, Estanislao Irazabal kalean egongo da. Horretarako, bihartik aurrera, martxoak 30, 08:00etan hasita, zenbait aparkaleku plaza erabiliko dira.
Zehazki, Juan Bautista Uriarte kaletik sartzean ezkerreko aldean dauden plazak okupatuko dira, 11 aparkalekuri eraginez. Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako bi plazak ez dira okupatuko. Ibilgailuak bihar 08:00ak baino lehen kendu beharko dira bertatik, lanak normaltasunez hasi ahal izateko.
Eremu horretan lanek irauten duten bitartean jarraituko du okupazioak, lau hilabete inguruz, aurreikuspenen arabera.
Galdakaoko Udalak lan hauek sor ditzaketen eragozpenenak sentitzen ditu, eta «herritarren ulermena eskertzen du aldez aurretik».




