ARGAZKIAK | Korrika Galdakaotik igaro den unea 120 iruditan

Korrikaren 24. edizioa gaur igaro da Galdakaotik, goizean goiz. Ehunka auzokide batu dira herriko auzoak zeharkatu dituen euskararen aldeko martxara, «euskara gara» lemapean. Han izan da BINKE, eta webgunean batu ditugu ibilidearen 120 irudi.

Goiz berezia bizi izan du gaur Galdakaok, Korrikaren 24. edizioarekin. Euskararen aldeko martxa Aperribaitik sartu da 7:20ean herrira, Etxebarritik izan ostean.

«Euskara gara» lemapean, Aperribai, Olabarrieta, Bengoetxe, Urreta, Elexalde, Abusu eta Olabarri auzoak igaro ditu Korrikak Usansoloko bidea hartu arte, eta jendetza batu du Galdakaoko erdigunean ere.

Ehunka eta ehunka galdakoztar batu dira euskararen aldeko martxara, eta BINKE ibilbidean zehar egon da, Korrikaren 24. edizioak Galdakaon utzitako giroa batzeko 120 irudi hauetan:


situs togel

situs toto