Aurtengo Korrikak une bereziak utzi ditu gaur gurean. Galdakaotik goizean goiz igaro da euskararen aldeko martxa, eta jendetza batu da ekimenera. Herriko kilometroetako lekukoen irudiak egin ditu AEK-k, eta albiste honetan batu ditugu. Ikusi furgonetatik bertatik ateratako argazkiak!
Domekan amaituko da aurtengo Korrika, Bilbon. 24. edizioak 2.175 kilometro igaroko ditu guztira, eta gaur gure herrietan izan da.
Galdakaon Aperribaitik sartu da 07:20ean, eta herria zeharkatu du euskararen aldeko ekimenak. Jendetza batu da herriko auzoak zeharkatu dituen ibilbidera, eta martxak utzitako giroa batu du BINKEk iruditan.
AEK-k ere argazkiak egin ditu furgonetatik bertatik, kasu honetan lekukoa eraman dutenenak, eta hemen batu ditugu:
















































