Gaur da Santakurtzetako kontzertuak bozkatzeko azken eguna

Argazkia: Ander Elordui.

Herritarrek Santakurtzetako kontzertu gehienak aukeratuko dituzte aurten ere, eta gaur da bozkatzeko azken eguna. Kaotiko, Koma, Noan, Les Testarudes, Megara, Maruja Limón, Etzakit, Latzen eta Bengo dira aukerak.

Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak herritarren esku utziko dute aurtengo Santakurtzetako kontzertuen aukeraketa aurten ere. Duela aste batzuk ireki zen proposamenak egiteko epea, eta hori amaitu ondoren, herritarrek bozkatzeko epea ireki da.

Gaur, martxoak 30, da bozkatzeko azken eguna eta fase honetara iritsi diren aukerak honako hauek dira:

Irailak 12, larunbata
Kaotik
Koma
Noan

Irailak 18, ostirala
Les Testarudes
Megara
Maruja Limón

Irailak 19, larunbata
Etzakit
Latzen
Bengo

Irailaren 11ko kontzertua, aldiz, Jai Batzordeko elkarteek eta kuadrillek hautatuko dute zuzenean, eta aurreko hirurak herritarren bozketa bidez erabakiko dira.

16 urtetik gorako herritarrek euren bozken bidez erabaki ahal izango dute zein artista igo behar diren Ardantza parkeko oholtzara. Bozketa Udaleko parte hartze plataformaren bidez egingo da, baita Torrezabal Kultur Etxean, Urretako kiroldegian eta Aperribai liburutegian jarriko diren hautestontzien bidez ere.

Udalak «herritar guztiak animatzen ditu kontzertuak aukeratzeko prozesuan parte hartzera, Santakurtzak galdakoztarren gustuak eta aniztasun musikalak islatzen dituzten jaiak izan daitezen».

situs togel

situs toto