Usansolotarrek eskaladaz «modu seguruan eta irisgarrian gozatzeko aukera» izan dezaten, eskalatzeko espazio berria jarri dute Meatzetako kiroldegian.
Usansoloko Udalak herriko kirol instalazioak hobetzen jarraitzen du. Duela gutxi Unkina kiroldegiko estalkia konponduko duela iragarri zuen, eta horretarako 12.970 euroko dirulaguntza jasoko zuela azaldu zuen.
Orain ordea, Meatzeta kiroldegian eskalatzeko espazio berri bat ireki duela jakinarazi du.
Horren helburua usansolotarrek eskaladaz «modu seguruan eta irisgarrian gozatzeko aukera» izatea da.




