Aurten hamargarren edizioa beteko du Usansoloko Gazte Egunak eta urteurren hori ospatzeko asmoz, bi eguneko egitaraua antolatuko du apirilaren 17an eta 18an. Hemen batu dugu Lamintxu Gazte Asanbladak antolatutako programa osoa.
Usansoloko Gazte Egunak hamargarren edizioa beteko du aurten, eta urteurren hori ospatzeko, bi eguneko egitaraua antolatu dute apirilaren 17 eta 18rako.
Urteurren borobil honetarako, bi eguneko egitarau berezia antolatuko du Lamintxu Gazte Asanbladak. «Hamargarrena danez ez jaku nahikoa iruditzen egun bakarragaz, aurton ekintza ezberdinak izango doguz bi egunetan zehar», azaldu dute Lamintxu Gazte Asanbladatik.
Besteak beste, Perejilek, Oinarin Txaranga, Sakatu Elektrotxaranga, La Txama, Altxa Porru erromeria eta Hmndk Etxera taldeen emanaldiak eskainiko dituzte. Hau da egitarau osoa:
Apirilak 17, barikua
20:10 Perejilek taldea
22:30 DJ Basckani
Apirilak 18, larunbata
13:10 Oinarin Txaranga
15:10 Bazkaria
16:30 Bazkalostea
18:30 Sakatu Elektrotxaranga
22:10 Kontzertuak: La Txama, Altxa Porru erromeria eta HMNDK Etxera
Bazkarirako tiketak salgai daude 12 euroan Toki tabernan, apirilaren 12ra bitarte.




