Gorka Arana izango da Usansoloko EAJren alkategaia 2027ko udal-hauteskundeetan

Usansoloko Uri Buru Batzarrak Gorka Arana izendatu du EAJ-PNVko alkategai herriaren lehenengo udal-hauteskunde propioetarako.

Udalerri denetik, Usansolok biziko dituen lehenbiziko udal-hauteskunde propioak izango dira, eta horietara lehenengoz usansolotar bezala ofizialki aurkezteko Gorka Arana Abio izendatu dute alkate izateko hautagai.

Alderdi jeltzaleak martxoan abiatutako barne-prozesuaren ondorio da izendapena, «egonkortasunaren, kudeaketa onaren eta udalerriaren etorkizunarekiko konpromisoaren aldeko apustua egiten duen hautagaitza da», EAJ-PNVk berak bere aldizkarian argitaratu duen bezala.

Gorka Arana behin-behineko Usansoloko Udala kudeatzen duen Batzorde Kudeatzailearen EAJ-PNVren bozeramailea da, eta bere alderdiaren arabera «profil sendoa du, bai ikuspegi instituzionaletik, baita ikuspegi teknikotik ere».

«Arlo ekonomikoan eta juridikoan esperientziaduna, kudeaketa publiko eta finantzarioan ibilbide profesional zabala du Aranak», alderdiak azpimarratu duenagatik, eta usansolotarrak erronka berri honi «ilusioz» aurre egiten diola adierazi, «Udal sendo bat eraikitzeko asmoarekin eta herritarrentzao kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko helburuarekin».

situs togel

situs toto