Itzuliak trafiko eta aparkatze murrizketak eragingo ditu Galdakaon

Argazkia: Europa Press.

Galdakaok Itzulia Basque Country 2026ko laugarren etapa hartuko du bihar, apirilak 9. Lasterketak herriko kaleak zehartuko ditu 13:00etik aurrera eta horren ondorioz trafiko eta aparkatze murrizketak egongo dira gaurtik aurrera.

Itzulia Basque Country 2026 lasterketa ezaguneko laugarren etapa Galdakaon lehiatuko da bihar, apirilak 9. Lasterketa 13:00ak aldera abiatuko da Kurtzeko plazatik, eta 17:20ak inguruan amaituko da Elexalde auzoan, BINKEk jaso zuen moduan.

Horrek Galdakaoko trafikoan eta aparkalekuetan zenbait eragin izango ditu, aurreko orduetan zein jardunaldiak irauten duen bitartean. Afekzio nabarienak Juan Bautista Uriarte kalean, udaletxe inguruan, Lapurdiko aparkalekuan eta Elexalde auzoan izango dira. 

Zehazki, gaur, apirilak 8, 16:00etatik hasita, eta hurrengo eguneko 20:00ak inguru arte, trafikoan murrizketak izango dira Juan Bautista Uriarte kalean eta Elexalde auzoan. Hori dela eta, herritarrei gomendatzen zaie «ahal duten neurrian gune horietatik kotxez ez ibiltzea».

Gainera, bihar goizeko 07:00etatik aurrera, Lapurdi eta Euskadi kaleak itxita egongo dira trafikoarentzat, eta garajeetarako sarbidea baino ez da baimenduko, izan ere, bertan izango dira taldeen autobusak. 

Bestalde, murrizketek aparkalekuari ere eragingo diote. Gaurko 12:00etatik aurrera, debekatuta egongo da aparkatzea udaletxe aurreko txandakako aparkalekuan, baita Juan Bautista Uriarte kalean, Elexalde auzoan eta Lapurdi zein Euskadi kaleetan ere, lasterketak behar duen logistika ahalbidetzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Hortaz, Udalak joan etorriak aldez aurretik planifikatzea gomendatu du, probak herriko mugikortasunean izango duen eragina dela eta.

situs togel

situs toto